Energia eta Klima planari ekarpenak egiteko deia luzatu du Udalak

Txintxarri Aldizkaria 2021ko eka. 11a, 08:30

Energia eta Klima plana garatzen hasi da Lasarte-Oriako Udala; gaur-gaurkoz, herriko egoeraren diagnostikoa egiten ari dira. Egitasmoaren xede nagusietako bat da 2030. urterako %40 murriztea berotegi-efektua eragiten duten gasen emisioa.

Fasez fase garatuko du proiektua Udalak, eta bide horretan, lasarteoriatarren iritziak eta ekarpenak jaso nahi ditu, oraingoz, www.lasarte-oria.eus web-orrian zintzilikatu duen inkesta digital baten bitartez. Maiatzaren 21ean jarri zuten martxan, eta hilabetez bete ahalko da; hau da, ekainaren 21era arte, astelehenarekin.

Aportazioak egiteko tartea irekita dagoela-eta, horretan parte hartu dezaketela gogorarazi die Udalak herritarrei. Egitasmoa osatzen joan ahala, parte hartzea sustatzeko saio gehiago egingo ditu; horietako batzuk aurrez aurrekoak izango dira.