Erregional Ohorezkoak, garaipenarekin denboraldiari agur

Txintxarri Aldizkaria 2021ko eka. 10a, 12:00
Ostadar SKTko Erregional Ohorezkoa ederki jokatu zen Urolaren aurka.

Ostadar SKTko Erregional Ohorezko taldeak ederki amaitu zuen denboraldia ekainaren 5ean. Michelingo kirolgunean kopako lehiaketako 7. postua zuen jokoan talde urdin-beltzak eta ez zuen huts egin, 4-1 irabazi zuen neurketa

Alberto Calláaren taldeak Urola izan zuen arerio denboraldiko azken partidan. 

Etxeko taldea nagusi izan zen lehen zatian. Baloia ongi mugitu zuen eta aukera asko sortu zituen. Arerioak ezin izan zuen Ostadar gelditu eta horri esker, 4 eta 0ko markagailuarekin iritsi ziren atsedenaldira. 

Bigarren zatian, berriz, zailago izan zuen Ostadarreko Erregional Ohorezkoak atera iristea. Defentsa aurreratu eta presioa handitu zuen Urolak.

Gainera, garaipena eskuan zutela ikusita, talde urdin-beltzeko jokalariek erritmoa jaitsi zuten. Penalti batean ere huts egin zuten eta jokalari batek buruan min hartuta partida utzi behar izan zuen.

Arerioak, berriz, gola egitea lortu zuen eta 4 eta 1ekoarekin amaitu zen partida.

Erregional Ohorezko taldeko prestatzaileak sentimendu kontrajarriak ditu. "Pozik nago taldeak egindako lanarekin. Baina pena dut taldeak denboraldi berezi honetan gehiago merezi zuela uste dudalako".

Orain "hurrengo denboraldirako indarrak berreskuratzeko" atseden hartuko du taldeak.