Eskola Kirola egitasmoa, hurrengo ikasturtea prestatzen

Txintxarri Aldizkaria 2021ko eka. 9a, 12:45
Arg.: Eskola kirola

2021-2022 ikasturtea antolatze aldera, Lasarte-Oriako Eskola Kirola egitasmoko izena ematea martxan jarri dute Landaberri, zein Sasoeta ikastetxeko Guraso Elkarteek eta egitasmoko kudeatzaile Ttakun kultur elkarteak

2010 eta 2015 urte artean jaiotako herritarrek izena emateko aukera dute egitasmoko honako jardueretan:

  • LH1-LH2 Jolas Hezi programa: jolasen bidez kiroletara hurbilketa.
  • LH3-LH4 Multi Kirola programa: kirol ezberdinak lantzen dira.
  • LH5-LH6 Taldeko Kirolak programa: Futbola, Saskibaloia eta beste jarduera fisiko eta kirol batzuk egiten dira.

Guraso elkarteek helbide elektronikoz hurrengo ikasturteko eskaintza eta zehaztapenak igorri dituzte. Inskripzioa internet bidez egingo da gurasoei bidalitako estekan.

Antolatzaileek herritarrak animatzen dituzte Eskola Kirola egitasmoan parte hartzera. "Adin horietan kirola egitea oso garrantzitsua da haurren garapenerako. Inguru hori ezin hobea da txikiak osasuntsu hazi, harremanak egiten ikasi, kirol kultura ezagutu, euskara ikasteko eta hainbat balio eskuratzeko".