Udaleko euskara sailak 77.620 euro bideratuko ditu dirulaguntzetara aurten

Txintxarri Aldizkaria 2021ko eka. 8a, 18:30
Lasarte-Oriako Udaleko Euskara batzordeburu Jon Antxordokik eman du euskara ikasteko dirulaguntzen berri.

Lasarte-Oriako Udaleko Euskara Sailak 2021. urteko dirulaguntza deialdia aurkeztu du: sei lerro onetsi ditu, eta horietara 77.620 euro bideratuko ditu. Aurtengo ikasturtean euskara ikasten aritu diren herritarrek matrikula prezioaren %85 arteko beka jaso dezakete.

Lasarte-Oriako Udaleko Euskara Batzordeko lehendakaria den Jon Antxordokik 2021. urtean sail horrek egin duen dirulaguntza deialdiaren berri eman du. Sei dirulaguntza lerro aurkeztu ditu: euskara ikasteko bekak; udako unibertsitateetako euskarazko ikastaroetarako dirulaguntzak; aisialdiko begirale eta zuzendari tituluak euskaraz ateratzeko kurtsoetako bekak; autoeskoletan gidabaimenaren atal teorikoa euskaraz egitea saritzeko bekak; enpresetako eta elkarteetako jarduera puntualak euskalduntzeko dirulaguntzak; eta hamar langile baino gehiagoko enpresetako jarduerak euskalduntzeko, Baietz Gurean! programako bekak.

Sei lerro horietara 77.620 euro bideratuko ditu euskara sailak. Deialdi bakoitzaren baldintzen eta eskaera orrien berri nahi duen edonork www.lasarte-oria.eus web-orrian topa dezake informazio guztia, edo bestela, euskara zerbitzuarekin jar daiteke harremanetan, 943 37 61 84 zenbakira deituta edo euskara@lasarte-oria.eus helbidera mezu elektronikoa bidalita.

LERROA HELBURUA EPEA
Euskara ikasteko bekak Euskara ikasi nahi duten herritarrak zeregin horretan laguntzea Ikastaroa bukatu eta hurrengo 15 egunen barruan
Udako unibertsitateetako euskarazko ikataroak Unibertsitatean euskarazko ikasketak egiten ari diren herriko gazteak laguntzea Urriaren 31, igandea
Aisialdiko begirale eta zuzendari tituluak euskaraz Aisialdian lan egin nahi duten herriko gazteak laguntzea Urriaren 31, igandea
Autoeskoletan, gidabaimenaren atal teorikoa euskaraz Herriko gazteak gidabaimena euskaraz ateratzera animatzea. Abenduaren 31, ostirala
Enpresetako eta elkarteetako jarduera puntualak euskalduntzeko dirulaguntzak Herriko enpresa eta elkarteek haien zeregina euskaraz egin dezaten laguntzea (errotuluak, irudi korporatiboa, web-orriak, programa informatikoak, dokumentazioa...) Urriaren 31, igandea
Hamar langile baino gehiagoko enpresetako jarduerak euskalduntzeko 'Baietz Gurean!' programako bekak Hamar langile baino gehiagoko enpresak laguntzea, euskararen erabilera gehitu dezaten. Bikain ziurtagiriaren osagarria. Hitzarmenean adosten dena