Haur zein helduei zuzendutako udako kirol eskaintza

Txintxarri Aldizkaria 2021ko eka. 8a, 16:15

Lasarte-Oriako Udal Kirol Zerbitzuak udako eskaintza aurkeztu du. 12 urte baino gehiagoko herritarrek zunba, indor txirrindularitza, pilates eta bodyzumba ikastaroak egin ahalko dituzte. Haurrek, berriz, maila ezberdinetako igeriketa ikastaroak izango dituzte  Ekintzak ekainaren 30ean hasiko dira eta uztaila osoan zehar eskainiko dira saioak egun eta ordutegi ezberdinetan

Parte hartzeko interesa duten pertsonek Maialen Chourraut Udal Kiroldegiko bulegoetan eman behar dute izena astelehenetik ostiralera 9:00etatik 13:00etara edo asteazkenetan 17:00etatik 19:00etara. Izena ematea ekainaren 23a arte egongo da irekia.

Udal Kirol Zerbitzuak gogora arazten duenez, kiroldegira joateko aldez aurretik hitzordua hartu behar da, 943 37 61 82 telefono zenbakian.