Liga hasi aurretiko hitzorduak

Txintxarri Aldizkaria 2021ko eka. 8a, 15:00
Intza Fernandez , Hondarribia igogailuak eskifaiako arxtiboko irudian. Arg.: Euskotren Liga

Euskotren Liga hasteko hilabete geratzen da eta traineruak euren prestakuntza fintzen doaz. Ekainaren 6an, denboraldi-aurreko hitzordu berria izan dute Intza Fernandez eta Aiora Belartieta herritarrak kide dituzten Hondarribia Bertako Igogailuak eta Arraun Lagunak traineruek, Lekeitioko ikurriña. Fernandez kide duen Hondarribiako eskifaiak lortu zuen emaitzarik onena, hirugarren postua

Erloju kontrako proba izan zen Lekeition jokatutakoa. Herritarren bi eskifaiak hirugarren multzoan lehiatu ziren Orio eta Donostiarra Kaiarribarekin batera. 

Orio izan zen garaile, 11:38,50 denborarekin. Hondarribiak hirugarren denbora onena lortu zuten, 11:52,03; Arraun Lagunakek, berriz, bosgarrena, 12:05,65, bigarren multzoan lehiatu zen Tolosaldeak gainditu baitzuen.

Euskotren Liga

Uztailaren 3tik aurrera lehiatuko den Euskotren Ligako lau eskifaiek osatu zuten Lekeitioko ikurriñeko hirugarren txanda.

Lau eskifaiak A Coruñan emango diote hasiera Ligari eta Gipuzkoa, Bizkaia eta Kantabriako kostaldeko hainbat herritan antolatu diren hamalau proba lehiatuko dituzte. 

Azken bi estropadak, irailean Play offa Bermeo eta Portugaleteko uretan jokatuko dira. Bertan jakingo da zeinek lortzen duen garaikur nagusia, baita zein talde mantendu edo jaitsiko den mailaz ere. Azken bi urteetan, Hondarribia Igogailuak eskifaia izan da jaitsiera lehian borrokan eta maila mantentzea lortu du bietan.

Liga hasi bitartean, ekainaren 13an, igandea, 11:00etatik aurrera, Donostiako uretan indarrak neurtzeko aukera berria izango dute lau traineruek, Gipuzkoako txapelketa.