Ekaineko ohiko udalbatzarra, ostegun honetan

Txintxarri Aldizkaria 2021eko ekainaren 7a

Udal korporazioa hilabete bakoitzeko bigarren ostegunean elkartzen da, eta ohiko udalbatzarra burutzen du. Ekaineko hitzordua ostegun honetan izango dute, hilaren 10ean, 18:30etik aurrera. Herritarren batek parte hartu nahi izanez gero, Udal Erregistroan eskatu behar du.

Hauek izango dira ekaineko ohiko udalbatzarrean korporazioak jorratuko dituen gaiak:

  1. Alkatetzak Barne Erregimeneko eta Herritarren Partaidetzako Batzordearen lehendakaria kargutik kendu eta izendatzeko emandako ebazpenaren berri ematea.
  2. Udako Txokoak zerbitzuaren 2021erako prezio-tasaren aldaketa onartzeko proposamena.
  3.  ELOP udal taldeak aurkeztutako mozioa, CO2aren neurgailuak instalatzeari buruzkoa.
  4. Galderak eta erreguak.