2021/06/12 19:00etan

Musika

Kai Nakairen kontzertua

Kai Nakairen kontzertua
Manuel Lekuona kultur etxea, Lasarte-Oria

Kai Nakai abeslariaren kontzertuaz gozateko aukera izango da. Sarrera, 5,50 euro.

Iratxe Aguilera, Kai Nakai, musika urbanoa lantzen duen arabar abeslaria eta musikagilea da. 2020ko abenduan aurkeztu zuen Baimenik gabe lehen diskoa. Horretan Dupla, Xsakara, STR eta Mikel Urdangarinen kolaborazioak daude. Konplexurik gabeko reggaetoia, generoaren estereotipoetatik kanpo eta euskaraz. Klixeak apurtu eta errealitate berriak eraikitzen ditu. Emakume ahots indartsua eta burujabea du eta horretarako erritmo eta pentsamendu askeak erabiltzen ditu.