Bizikleten mantenua egiten ikasi dute zenbait herritarrek

Txintxarri Aldizkaria 2021ko eka. 6a, 10:40

Lasarte-Oriako Udalak antolatuta, bizikleten mantenu eta konponketa tailerra egin dute larunbat goizean Jaizkibel plazan, 11:00etatik 13:30era bitartean.

Aisialdia, kirola eta garraiobide jasangarria batzen dituzte bizikletek. Dozena erdi bat lagun bertaratu da berearekin Gazteleku aurrean egin duten ikastarora. Modu egokian mantenua egin eta zenbait konponketa txiki gauzatzeko oinarrizko teknikak ikasi dituzte bertan.

Bizkleta mota bakoitzak dituen ezaugarriak ezagutu eta irakatsitakoa modu praktikoan probatzeko aukera ere izan dute parte hartzaileek.