Ostadar Saskibaloi saileko taldeetan parte hartzeko deialdia

Arg.: Ostadar Saskibaloia

Saskibaloi atala hurrengo denboraldia prestatze aldera, saskibaloian trebatu nahi diren 2009 eta 2013 urte artean jaiotako gaztetxoei deialdia egiten die hurrengo hiru igandeetan (ekainaren 6an, 13an eta 20an) Maialen Chourraut kiroldegian egingo diren saioetan parte hartzera. Bi ordutegi ezberdin izango dira: neskena, 09:30etik 10:45era eta mutilena, 11:00etatik 12:15era. Bestalde, gainerako taldeetako jokalariak ere behar dituztela jakitera eman dute. Informazio gehiago Ostadar SKTren webgunean, atalaren sare sozialetan edo 677 16 37 51 zenbakian eskura dezakete interesatuek.