Maiatzaren 30ean, Atletico Madril taldea 0-2 garaitu ostean, Alaves Gloriosa taldea Iberdrola Ligara igo da. Herritar bat dugu balentria horren erantzuletako bat, Irati Urruzola 'Urru' defentsa. Azken momentura arte, herritarrak eta bere kideek nerbioak dantzan izan dituzte denboraldiko helburua lortzeko, Iberdrola Ligarako igoera. Lehen fasean Iparraldeko B multzoko buru amaitu zuen taldeak. Hamasei partida jokatu eta horietaik hamabi garaitu, bat berdindu eta hiru galdu zituen. Bigarren fasean, gehiago borrokatu behar izan dute Gloriosek eta azken jardunaldian lortu dute ametsa. Atheticen bigarren taldean hiru denboraldi egin ostean, Urruzolak 2020-2021 denboraldi hasieran egin zuen bat Alaves Gloriosas taldearekin.