Buruntzaldea IKTko igerilariek hitzordu polita izan zuten, maiatzaren 29an, larunbatean, Buruntzaldea saria. Proba honetan taldeko hamar igerilarik Fortuna KEko eta Heranin KEko kirolariak izan zituzten arerio. Buruntzaldea IKTko kideek guztira hemezortzi marka pertsonal berritu zituzten eta horietako batzuk, Euskal Herriko Udako Txapelketetarako gutxieneko markak dira.
Buruntzaldea IKTko igerilariek lortutako marka berriak heuek izan ziren:
- Aintzane Sarobe: 100 m. bizkar proba, 1:06,58.
- Izaro Audikana: 200 m. lau estilo proba, 2:47,61.
- Garazi Etxeberria: 100 m. bular proba, 1:24,00 eta 100 m. lau estilo proba, 1:13,41.
- Iker Gandia: 50 m. bizkar proba, 36,61; 100 m. bizkar proba,1:15,72; 50 m. tximeleta proba, 36,24 eta 200 m. lau estilo proba, 2:40,35.
- Jurgi Sukunza: 200 m. libre proba, 2:17,52 eta 50 m. bizkar proba, 35,78.
- Miren Sarobe: 50 m. libre proba, 32,52; 100 m. libre proba, 1:06,53; 100 tximeleta proba, 1:32,05 eta 400 lau estilo proba, 6:13,25.
- Nahia Goenaga: 50 m. libre proba, 36,24; 100 m. libre proba, 1:14,64; 200 m. libre proba, 2:30,05 eta 100 m. lau estilo proba, 1:20,22.
Horietatik, Jurgi Sukunzak, Miren Sarobek eta Garazi Etxeberriak Euskal Herriko Udako txapelketarako txartela eskuratu dute 200 m. libre, 100 m. libre eta 100 m. lau estilo probetan egindako markei esker, hurrenez hurren. Oraingoz, Buruntzaldea IKTko hamar igerilari sailkatu dira proba horretan lehiatzeko.