Lasarte-Oria Trail Mendi elkarteko kideek Gorbeiara igo ziren, maiatzaren 29an, igandean. Eguraldia lagun, mendi elkarteko bazkide eta jarraitzaileek osatutako taldeak 1000 metroko igoera metatua zuen 25 kilometroko ibilaldia egin zuten Murgiatik Gorbeiako tontorrera. Joan eta etorriaren ostean, indarrak berreskuratzeko bazkaria ere izan zuten giro ederrean. Elkarteko kideak III. Mendi Festa prestatzen ari dira eta ekainean lasterketetan parte hartzen hasiko direla ere aurreratu dute.