Ostadar SKTko arduradunek adierazi dutenez, "aurrerago, taldeak osatuta daudenean", sail ezberdinetako entrenatzaile edo koordinatzaileak harremanetan jarriko dira izena eman duten guztiekin dagozkien azalpenak (taldeak, ordutegiak...) eskaintzeko.
Era berean, edozein zalantza argitzeko, Geltoki kalea 25ean dagoen Ostadar SKTko bulegora ere jo daitekeela jakitera eman dute. Bulegoa astelehenetik ostiralera dago irekia, 17:00etatik 19:00etara.