Igandean, maiatzaren 30ean, Las Terrazaseko zelaian (Alcobendas, Madril), Ohorezko mailako finala jokatuko da. Lexus Alcobendas Rugby eta VRAC Quesos Entrepinares taldeak izango dira aurrez aurre eta lasarteoriatar bat egongo da bertan, Jon Ibisate epailea. Zehazki, marrazain lanak egingo ditu lasarteoriatarrak. Epaile nagusia Iñigo Atorrasagasti izango da.