Ostadar SKTko futbol sailak, infantil mailako deialdia

Txintxarri Aldizkaria 2021eko maiatzaren 28a

Ostadar SKT 2021-22 denboraldia prestatzen hasi da. Hori dela eta, hurrengo astean futboleko infantil mailako (2008/09) jokalarientzat entrenamendu irekiak antolatu ditu, hau da, agertzen diren infantil mailako jokalariekin hurrengo denboraldiko taldeak osatzea da helburua. Maiatzaren 31n, ekainaren 2an eta 4an, 17:30etik 19:00etara, izango dira saioak. Deialdira entrenatzeko arroparekin agertu behar da, oraindik aldagelak ezin baitira erabili.