Bigarren postua eskuratzeko lehian, puntutan berdinduak zeuden hainbat talde eta horietako bi ziren Ostadar eta Hernani.
Denboraldi ederrari amaiera emateko, talde urdin-beltzeko jokalariek garaipena zuten buruan eta ederki egin zuten lan. 25-19, 25-20, 20-25 eta 25-13 irabazi baitzuten.
Era honetara, hamalau punturekin sailkapeneko bigarren postua eskuratu du Ostadar Boleibol taldeak. Guztira, sei garaipen lortu eta bi partida bakarrik galdu ditu Acuriolak zuzentzen duen taldeak, biak sailkapeneko buru izan den Fortuna Aren aurka.