Ainhoa Martinek lehiaketa paregabea egin zuen asteburu osoan zehar. Lasarte-Oriako igerilariak guztira sei proba egin zituen txapelketa honetan eta guztietan finalean egon zen.
200 m. bular probako markarekin, 2:32,71 lehen postuetan jarri zen larunbateko jardunaldia amaitzean eta iganden, 400 m. lau estilo proban egindako markarekin lortu zuen garaipena.
Probako finalean, lehena izan zen, 4:49,41 markari esker. Bere marka pertsonala ontzeaz gain, 779 FINA puntu lortu zituen eta sailkapeneko buru jarri zen.
Gainerako probetan ere lehen postuetan sailkatu zen Ainhoa. 50 m., 100 m. eta 200 m. bular eta 200 m. lau estilo proben buru izan zen eta 50 m. tximeletan laugarren postuan sailkatu zen.
Puntuak batzen
Bere talde kide eta ahizpa Leire Martinek bost proba lehiatu zituen eta bostetan finaletan egon zen. 50 m. bizkar proban, hirugarren izan zen; 200 m. estilo proban, laugarren; 200 m. libre eta 200 m. bizkar probetan, bosgarren eta seigarren amaitu zuen 100 m. bizkar proba.
Martin ahizpez gain, Buruntzaldea IKTko bi igerilari izan ziren Santa Olaya igeriketa klubeko uretan igerian, Aintzane Sarobe eta Nora Imaz.
Sarobek lau proba lehiatu zituen. 50 m. tximeleta proban 31,58 marka lortu zuen eta 50 m., 100 m. eta 200 m. libre probetan 28,67, 1:01,96 eta 2:17, 23 kronoak egin zituen, hurrenez hurren.
Imazek, berriz, 100 m. (1:04) eta 400 m. (4:55,24) libre probetan parte hartu zuen.
Lau igerilariek eta Gipuzkoako selekzioko kideek 39.787 puntu batu zituzten guztira eta txapelketako taldeen irabazle izatea ekarri zuen.
Euskal Herriko txapelketa
Bestalde, asteburuan, Euskal Herriko selekzioen arteko txapelketan ere lehiatu zen, Gasteizeko Mendizorrotza igerilekuan. eta Gipuzkoa laugarren izan zen. Buruntzaldea IKTko Garazi Etxeberria, Eneko Elizasu eta Unai G. Somovillak bere aletxoa jarri zuten txapelketa horretan.
Etxeberriak proba azkarretan parte hartu zuen, 50. m. eta 100 m. libre probetan. 27,95 eta 1:02,06
400 m. eta 1.500 metroko iraupen-erdi eta luzeko probetan lehiatu zen Elizasu. 4:22,87 eta 17:29,96
Somovillak, berriz, aurreikusiak zituen hiru probetatik bakarrean parte hartu zuen. 50 m. bular proban 33,28 egin zuen.
Buruntzaldea Saria
Asteburu honetan, Buruntzaldea IKTko igerilariek hitzordu berezia izango dute, Buruntzaldeako saria.
Lehiaketa Andoaingo Allurralde kiroldegian jokatuko da larunbata arratsaldean. Buruntzaldea IKTko igerilariez gain, Fortuna KEko, zein Hernani KEko kirolariak izango dira lehian.
Buruntzaldeako saria Gipuzkoako Federazioak antolatutako trofeoen jardunaldiko hitzorduetako bat da.