TTAKUN IKASTAROA

Makrame ikastaroa antolatu du Ttakun Kultur Elkarteak

Txintxarri Aldizkaria 2021ko mai. 27a, 12:57

Egun bateko ikastaroa antolatu du kultur elkarteak. Ekainaren 4an izango da, 17:00etatik 19:30era.

Hasiberrientzako makrame tailerra antolatu du Ttakun Kultur Elkarteak ekainaren 4an, ostirala. 17:00etatik 19:30era izango da Udal Euskaltegiko areto nagusian, eta Alazne Alegreren gidaritzapean.

Eskulan berriak probatzea gustuko baduzu, oinarrizko mailako makramea egiten ikasteko aukera izango duzu. Materiala bertan banatuko da. Ondo pasatzeko eta eskuak martxan jartzeko gogoa besterik ez da beharko!

Kultur elkarteko bazkideentzako prezioa 5 eurokoa izango da eta bazkide ez direnentzat, berriz, 8 eurokoa.

Izena emateko zuzendu kultura@ttakun.eus edo 695 78 53 89 zenbakira. Animatu eta zabaldu!