Euskal Ligako Hernanik, borrokatutako garaipena

Txintxarri Aldizkaria 2021eko maiatzaren 26a

Paola Vega (goiko lerroan, ezkerreko bigarrena) eta talde kideak, Durangoren aurkako partida amaitzean. Arg.: Hernani CRT

Maiatzaren 23an, igandean, partida jokatu zuen Hernani CRTk Durango Nissan Gaursa taldearen aurka. Paola Vega herritarra kide den taldea 38-36 gailendu zen

Gaizki hasi zen partida. Lehen minutuetan, arerioak entsegu bat egin eta jokalari garrantzitsua galdu zuen Hernanik min hartuta, joko-zabaltzailea. Ongi egin zion aurre Hernanik egoerari eta Paola Vega herritarrak entsegua egin zuen.

Joko biziarekin Hernanik beste bi entsegu lortu zituen eta lehen zatia amaitzerako 19-5 zegoen aurretik.

Durangok. ordea, ez zuen amore eman eta jokoaren kontrolarekin egin zen bigarren zatian. Hutsuneak bilatu eta min egin zion Hernaniko taldeari hainbat entsegu lortu eta aurretik jarrita.  

Hirugarren zatian, presio lan handia egin zuen Hernanik. Erasoan ere fin ibili zen. Ez zituzten indarrak atera zituzten Hernaniko jokalariek eta Vega herritarraren zuzendaritzapean, joko-zabaltzaile lana egin zuen, partida berdindu zuten. Azken entseguko jaurtiketak Hernaniko taldearen alde jarri zuen markagailua. 

Liga amaiera

Liga amaitzeko bi jardunaldi faltan Paola Vega kide duen taldea sailkapeneko lehen da; ez du partidarik galdu. Arerio gogorrak ditu aurretik, ekainaren 5-6ko asteburuan Eibar RT eta ekainaren 12-13an, Ordizia RT.

Liga amaitu ostean ere lanean jarraituko dute. Denboraldiari amaiera emateko, ekainaren 26an, La Unicaren aurkako torneoa jokatuko du Hernaniko taldeak.