Hiru urtetako zaldiko eta behokei zuzendutako Barilone sariak emango dio hasiera denboraldiari ekaineran 3an, ostegunean.
Hockey gazte eta hasiberrientzako Suances saria edo Handicapeko bi lasterketa ere ikusi ahalko dira, Persian Ruler eta Chacal sariak izango dira. Jardunaldiari amaiera emateko hiru urte baino gehiagoko zaldi eta behorrak lehiatuko dira Principe Duero sarian.
Jardunaldi hau eta ekaineko gainerako hirurak (9, 16 eta 23) goizez eta astean zehar jokatuko dira.
Astebururo hitzordua
Uztailatik irailera astero izango dira jardunaldiak. Horiek guztiak, berriz, asteburuetan eta arratsaldetan jokatuko dira, abuztuaren 11ko saioa izan ezik.
Uztailean hiru saio larunbatean izango dira (10, 17 eta 31) eta beste bi igandeetan (4 eta 25).
Abuztuaren 15ean, igandea, ohi bezala Urrezko kopa jokatuko da. Hilabete horretan beste lau saio ere izango dira hiru igandeetan (8, 22 eta 29) eta bestea astean zehar (11, asteartea).
Irailaren 5ean, igandean, denboraldiari agur esango dio Hipodromoak.