Ostadar Ipar Martxako kideak Txaldatxurreko lubakietan izan ziren

Txintxarri Aldizkaria 2021eko maiatzaren 25a

Arg.: Ostadar Ipar Martxa

Ostadar Ipar Martxako kideek euren jardunarekin jarraitzen dute. Hilabete honetan, Txaldatxurreko lubakietara irteera egin dute. Txangoa maiatzaren 23an, larunbatean izan behar bazuen ere, eguraldiarengatik igandera atzeratu zuten hitzordua. Eguraldi ederrarekin, Lasarte-Oriatik atera eta lubakietarako bidea egin zuten joan-etorrian. Talde kide gutxi animatu arren, ederki gozatu zuten hiru ordutako ibilaldiaz. 

Arg.: Ostadar Ipar Martxa