LEHIAKETA

Irati Iribar eta Iñaki Letamendi, 'Zenbat dakizu herriaz?' lehiaketako irabazleak

Txintxarri Aldizkaria 2021ko mai. 25a, 10:08

Ehun irakurle baino gehiago izan zarete Lasarte-Oriari buruzko hamar galdera erantzutearen erronka burutu duzuenak. Guzti-guztiak asmatu dituzuenon artean Jalgi Kafe Antzokiko patata-tortilla zozkatu dugu, eta Irati Iribar izan da irabazlea. Parte hartze hutsak ere izan zezakeen saria: Guggenheim museora joateko bi sarrera. Horiek Iñaki Letamendik poltsikoratu ditu. Zorionak bioi, eta eskerrik asko guztiei, lehiaketan parte hartzeagatik!

Zenbat dakizu herriaz? lehiaketan 136 irakurlek parte hartu duzue, eta horietatik 38k asmatu dituzue prestatutako galdera guztiak. Hamarretik hamar asmatu ez dituzuenontzat, erantzun zuzenen zerrenda prestatu dugu: 

  1. Zenbat urte ditu Porrotxek? 57 urte.
  2. Zein doinu jotzen dute San Pedro elizako kanpaiek 15:00etan? Pello Joxepe.
  3. Nola izena du Lasarte-Oriako mendi tontorrak? Benedika.
  4. Noiz eratu zen Lasarte-Oriako udalerria? 1986. urtean.
  5. Herriko zein auzotan dago eskultura hau? Atsobakarren.
  6. TXINTXARRI aldizkariak zein urtetan argitaratu zuen lehen zenbakia? 1993ko urriaren 1ean.
  7. Nola izena du herriko kiroldegiak? Maialen Chourraut.
  8. Zenbat urtez izan zen alkate Ana Urchueguia? 24 urtez.
  9. Nola izena du Hilotz taldeko abeslariak? Mikel Yarza.
  10. Nola izena du herriko plaza nagusienak? Okendo plaza.