COVID-19

Larunbatean 257 baieztapen izan dira EAEn, horietako 78, Gipuzkoan

Txintxarri Aldizkaria 2021eko maiatzaren 23a

Osakidetzak eta Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak jakinarazi dutenez, 5.867 proba diagnostiko burutu zituzten atzo Euskal Autonomia Erkidegoan, eta haien bidez, 257 kutsatze baieztatu zituzten. Hortaz, gaur-gaurkoz positibo tasa %4,4 da. Positibo horietako 78 Gipuzkoan erregistratu zituzten, 149, Bizkaian; 27, Araban eta gainerako hiruak beste jatorri edo erkidego batekoak dira. Horrez gain, atzo, koronabirusak eragindako 27 pertsona ospitaleratu zituzten eta 125 gaixo daude ZIUetan.