COVID-19

Gipuzkoan 101 kutsatu berri atzeman dituzte; 370, EAEn

Txintxarri Aldizkaria 2021ko mai. 22a, 13:15

Osakidetzak eta Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak ezagutarazitako datuen arabera, Euskal Autonomia Erkidegoan ostiralean burututako 8.372 proba diagnostikoetako 370 positiboak izan ziren, hau da, %4,4. Kutsatu berrietako 101 Gipuzkoan erregistratu zituzten, 221, Bizkaian eta 36, Araban. Horiez gain, beste erkidego edo tokitako hamabi gaixo ere atzeman zituzten. Ospitaleei dagokienez, koronabirusak eragindako 43 lagun ospitaleratu zituzten atzo eta 125 daude ZIUetan.