Alex Saletak, lan ona State Francaise taldearen aurka

Txintxarri Aldizkaria 2021eko maiatzaren 20a

Alex Saleta, baloia borrokatzen partidako momentu batean. Arg.: Aviron Bayonnais

Alex Saleta Aviron Bayonnaisen 'espoir' edo etorkizuneko taldean lanean ari da eta fruitua jasotzen ari da, minutuak jokatzea. Maiatzaren 16an, Aviron Bayonnaisek ligako buru den State Francaise izan zuen aurrez aurre. Baionako taldeak 30-14 galdu zuen, Parisen jokatu zen partidan. Saletak partida osoa jokatu zuen eta entsegu bat ere egin zuen.