Ostadar Inklusioko Ander Altunak Master Cupeko txapela jantzi zuen

Txintxarri Aldizkaria 2021eko maiatzaren 19a

Lizaso eta Altuna, aurrean gorriz, Master Cupeko txapela eta domina jantzita. Arg.: Gipuzkoako kirol egokituen federazioa

Igandean, maiatzaren 16an, Ostadar Inklusio taldeko Ander Altunak Pilota Egokituko Master Cup txapelketako finala jokatu zuen, Getarian. Beñat Lizaso oiartzuarra izan zuen bikote eta txapela jantzi zuten. Meunier eta Cabanneri bikote lapurtarra izan zuten arerio eta 25-15 gailendu zen Altuna-Lizaso bikotea. Beñat Lizasok sekulako erakustaldia eman zuen neurketan eta bere jardunak erabaki zuen partida. Ezker-eskuin bikain astindu zuen pilota eta, gaur gaurkoz, koxka bat gorago dagoela erakutsi zuen.