Matrikula egiteko epea beranduago hasiko da: ekainaren 7tik 18ra bitartekoa izango da, baina, tramite hori egin ahal izateko, "nahitaezkoa" izango da aldez aurretik aurrematrikula eginda izatea. Plazen esleipena e-posta bidez jakinaraziko duela adierazi du Udalak.
Hobariak
GLL Gizarte-Larrialdietarako Laguntzak jasotzen dituzten pertsonek salbuespenak eta hobariak izango dituzte, eta langabetuek ere bai. Horrez gain, Udalak zein Eusko Jaurlaritzak ematen duen gazte txartelaren titularrek deskontua izango dute, %10; familia ugariek, aldiz, %30. Udal Musika Eskolako kuotetan hobariak eskatu nahi dituztenek honako baldintza hau bete beharko dute, ezinbestean: bizikidetza-unitate bereko bi kide edo gehiagok izena ematea eskola horretan.
Udal Musika Eskolak jardun ahal izateko tasak bankuko domiziliazioaren bitartez pagatu beharko dira, bi modutara: ordainketa bakarra eginez, irailaren 25etik 30era; edo, bestela, zatikatua.
Ikastaro bakoitzeko tasak
- Musika-txokoa: 285’35 euro erroldatuek eta 343’30 euro erroldatu gabeek
- Hizkuntza musikala: 285’35 euro erroldatuek eta 343’30 erroldatu gabeek.
- Musika-instrumentua: 285’35 euro erroldatuek eta 343’30 erroldatu gabeek.
- Txistua edo akordeoia: 223’45 euro erroldatuek.
- Hizkuntza musikala + instrumentua: 528’65 euro erroldatuek eta 641’60 erroldatu gabeek.
- Hizkuntza musikala + txistua edo akordeoia: 414’30 euro erroldatuek.
- Korua: 47’80 euro erroldatuek eta 58’00 erroldatu gabeek.
- Ganbera: 143’50 euro erroldatuek eta 172’30 euro erroldatu gabeek.
- Instrumentu-taldea: 94’15 euro erroldatuek eta 114’45 erroldatu gabeek.
Irailaren 1etik 15era, Hizkuntza Musikalean eta instrumentuetan libre gelditu diren plazetan matrikulatzeko aukera izango da, eskaerak iritsitako ordenaren arabera.