Herrian barrena zenbait baranda jarriko ditu Udalak

Txintxarri Aldizkaria 2021eko maiatzaren 19a

Besteak beste, Udalak Antxota kaleko 2. zenbakian jarriko ditu barandak eta eskudelak.

Udalerriko zenbait tokitan "irisgarritasuna eta segurtasuna hobetzeko asmoz", Lasarte-Oriako Udalak baranda eta eskudel batzuk jarriko ditu; neurketak egiten ari da orain. Tresneria horren hornidura eta instalazioa Herreria El Campillo SL enpresari esleitu dizkio; aurrekontua 53.056,62 eurokoa izango da.

Honako eremu hauetan jarriko ditu barandelak eta eskudelak Udalak: Zumaburun (Palomo Linares elkartera jaisteko bidean eta 12. zenbakia duten garajeetara jaistekoan); Arranbide kaleko 14 eta 16 eraikinen artean; Antxota kalea 2 zenbakian; Bista-Eder parkean (Parapetoa zenaren inguruan); eta Kale Nagusiko biribilgunean, Beko Kalerantz.