Horren arabera, udalak aurten lau laguntza mota eskainiko ditu. Laguntza arruntetarako 65.000 euroko poltsa izango da. Laguntza puntualetara 9.900 euro eskainiko ditu udalak.Emakumeen kirol federatuaren sustapenerako, berriz, 10.000 euro bideratuko ditu eta azkenik, Jon Tecedor diru-laguntzarako 1.800 euro esleitu ditu.
Eskaerak aurkezteko epea ireki da eta 2021eko ekainaren 23a izango da azken eguna. Justifikazio-kontuak aurkezteko azken eguna 2021eko irailaren 30a izango da, urtearen azkeneko hiru hilekoan garatuko diren jarduerentzat eta programentzat ez ezik. Horiek 2022eko urtarrilaren 31ra arte dute epea.
Informazio gehiago Udalaren webgunean.