Arteaga II.ak neurketa zaila aurreikusten zuen arren, ez zuen norgehiagokan gertatutako espero. "Ni baino azkoz gehiago izan zen. Berak oso partida ona egin zuen. Eta horrelako emaitzak ematen direnean. Hori gertatzen da, batek egun oso ona duela eta besteak ez duela asmatu ere egin".
"Saketik min handia egin zidan. Agian boteari aurrerago erantzun izan banio bestelakoa izango zen emaitza," adierazi du Arteaga II.ak. Gainera, arerioaren pilotakaden abiadura ere nabarmendu zuen. "Berak abiadura handia ematen dio pilotari eta ez dut jakin nola jokatu".
Orain autokritika garaia dela onartu du Arteaga II.ak. "Aurtengo txapelketan ez dut eman lehen mailako txapelketa batek eskatzen duena. Egoera aztertu. akatsa zein izan den ikusi eta entrenatzen jarraitu behar dut aukera berriak sortzeko. Helburua orain hori da, akatsetatik ikasi eta lanean jarraitzea".