Lesbosera bidaltzeko materiala emateko azken egunak

Txintxarri Aldizkaria 2021eko maiatzaren 18a

Ostadar SKTk jakinarazi duenez, 200 kilo material baino gehiago bildu ditu honezkero. Argazkia: Ostadar SKT.

Kirol-oinetakoak eta botak biltzen ari da Ostadar SKT, Greziako Lesbos uhartera bidaltzeko gero. Yoga and Sports For Refugees GKEak jasoko du material hori, irla horretan bizi diren errefuxiatuen artean banatzeko. Lasarte-Oriako kirol elkarteak jakitera eman duenez, 200 kilo baino gehiago bildu dituzte honezkero. 

Ekimenarekin bat egin nahi duten guztiek Ostadar SKTren lokalera (Geltoki kalea, 25) joan beharko dute, 17:00etatik 19:00etara. Lasarteoriatar ugarik ez ezik, Zaporeak elkarteak parte hartu du egitasmoan. Ekarpenak egiteko azken eguna maiatzaren 19a izango da, asteazkena.