APAPEL legea tarteko, zenbait subjektuk elektronikoki gauzatu behar dituzte administrazio-tramiteak. Esate baterako, hauek guztiek: pertsona juridikoek (elkarteek, sozietateek, enpresek...); nortasun juridikorik gabeko pertsonek, hala nola ondasun- eta jabe-erkidegoek; lan egin ahal izateko kolegiatu behar duten ogibideetako kideek (abokatuek, arkitektoek...); eta arestian aipatutako edozein pertsona edo erakunde ordezkatzen dituztenek.
Horren eraginez, subjektu guzti horiek izapidetze-egoitza elektronikoan aurkeztu beharko dituzte Udalari zuzendutako eskabideak eta beste dokumentu batzuk. Jakinarazpen horiek interesdunaren edo baimendutako edozein ordezkariren eskura jarriko dira, "postontzi segurua" delakoan. Ohartarazpena jaso eta hamar egunera, interesduna edukia irakurtzera sartzen ez bada, Udalak jarraitu egingo du izapidearekin, salbu eta hartzaileak egiaztatzen badu teknikoki edo materialki ezinezkoa izan dela jakinarazpena eskuratzea.
Lasarte-Oriako Udalaren egoitza elektronikoan sartzeko eta, behar izanez gero, sinatzeko, ziurtagiri mota hauek onartzen dira: BakQ, NAN agiria, IZENPEren sinadura elektroniko aitortuaren ziurtagiriak eta FNMT, besteak beste.