COVID-19

Koronabirusak kutsatutako beste 407 lagun daude Euskal Autonomia Erkidegoan

Txintxarri Aldizkaria 2021eko maiatzaren 15a

Osakidetzak eta Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak zabaldutako datuen arabera ostiralean gauzatutako 8.929 proba diagnostikoen bidez 407 baiztapen egin zituzten Euskal Autonomia Erkidegoan, Hori horrela, positibo tasa %4,6 da. Kutsatu berri horiek lurraldeka honela banatzen dira: 144, Gipuzkoan; 221, Bizkaian; 37, Araban; eta gainerako bostak beste erkidego edo toki batzuetakoak dira. Osakidetzako erietxeen egoerari dagokionez, COVID-19ak eragindako 61 lagun ospitaleratu zituzten atzo eta 145 gaixo daude ZIUetan.