Zabaleta, Arteaga II.aren lehen arerio buruz burukoan

Txintxarri Aldizkaria 2021eko maiatzaren 14a

Axier Arteaga, Artega II.a, artxiboko irudian garaipena ospatzen. Arg.: BAIko pilota enpresa

Gaur, EPEL EPEL Buruz buruko txapelketa hasiko da. BAIko pilota eta ASPE enpresako hamabi pilotarik elastiko gorria lortzeko borroka hasiko dute, Axier Arteaga, Arteaga II.a herritarra horien artean. Herritarrak final zortzirenak gainditu nahi ditu. Ez du lan erraza izango, ordea. Binakako txapelketan ederki ibili den Zabaleta izango baitu aurrez aurre, larunbatean, Iruñeako Labrit pilotalekuan. "Joko momentu ikaragarrian dago Zabaleta. Binakako txapelketan diferentzia handiak markatu ditu eta fresko dago. Aurreko jokoan nahasten saiatuko naiz eta ea sorpresa ematen dudan," adierazi du Arteaga II.ak BAIko enpresako komunikazio taldeari eskainitako hitzetan.