COVID-19

Bost kutsatu berri atzeman dituzte Lasarte-Orian

Txintxarri Aldizkaria 2021ko mai. 14a, 12:39

Osakidetzak eta Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak ostegunean bildutako datuekin osatu duten txostena argitaratu dute. Horren arabera, atzo, bost positibo berri diagnostikatu zituzten herrian, bezperan baino bat gutxiago.  Horiek gehituta, maiatzean 68 kutsatze zenbatu dituzte. Azken hamalau egunetako intzidentzia-tasa metatua, berriz, 446,31 da. 

 

Beterri-Buruntza eskualdean hamabi kasu berri atzeman dituzte: Bost, Lasarte-Orian; lau, Hernanin; bi, Urnietan; eta bat, Astigarragan. Andoainen eta Usurbilen, berriz, ez dute bat ere gehitu. Urnietak eta Andoainek eremu horian jarraitzen dute eta gainerako lau udalerriek, eremu gorrian. 

Euskal Autonomia Erkidegoari dagokionez, ostegunean, 8.473 proba diagnostiko gauzatu zituzten eta haien bidez, 393 positibo atzeman. Hori horrela, positibo tasa %4,6 da. Kutsatu berri horien lurraldekako banaketa honakoa da: 111, Gipuzkoan; 245, Bizkaian, 32, Araban; eta bost beste erkidego edo tokitako herritarrak dira. Atzo, COVID-19ak eragindako 48 lagun ospitaleratu zituzten, eta guztira, 295 dira Osakidetzako erietxeetan daude gaixoak, 148, ZIUetan.