Ostadar Inklusiko euskal pilota atalak finalez betetako asteburua du

Txintxarri Aldizkaria 2021eko maiatzaren 14a

Altuna (ezkerretik bigarrena) bere bikote Beñat Lizaso (ezkerretik lehena) eta arerio batzuak partida hasi baino lehen. Arg.: Ostadar Inklusioa

Ostadar Inklusio taldeko euskal pilota atalek Ander Altunak asteburu honetan bi hitzordu garrantzitsu izango ditu. Larunbatean, Gipuzkoako XI. Euskal Pilota Egokituko gurpildun aulkiko finala jokatuko dute eta igandean, berriz, Euskal Pilota egokituko Master Cup txapelketako finala. Lehena Lasarte-Oriako Loidi-Barren pilotalekuan lehiatuko da eta ez da ikuslerik egongo

Larunbatean, hilak 15, Gipuzkoako XI. Euskal Pilota Egokituko jardunaldia izango da Lasarte-Oriako Loidi-Barren pilotalekuan, 11:00etatik aurrera. Horretan, gurpildun aulkiko buruz buruko zein bikotekako partida interesgarriak jokatuko dira.

Buruz buruko txapelketaren kasuan, azken jardunaldia izango da eta txapelketako irabazlea ezagutuko da. Hiru neurketek osatzen dute saioa eta horietako batean, talde urdin-beltzeko Ander Altunak Mindarako Manu Quesada izango du aurrez aurre. 

Buruz buruko partida horien aurrekari, gurpildun aulkiko bikotekako partidak izango dira. Eta horietan ere izango da lehian Ostadar Inklusioko pilotaria. Parte-hartzaileek ekainaren 26an jokatuko den finalerako sailkapena dute jokoan.

Txapelketako antolatzaileek, zein Lasarte-Oriako Udalak gogorarazi dute ezin dela ikuslerik gerturatu lehiaketa ikustera.

Igandean, berriz, Altunak eta Beñat Lizaso oiartzuarrak Euskal Pilota egokituko Master Cup txapelketako finala jokatuko dute, 12:00etatik aurrera, Getarian. Yann Neunier eta Maixi Cabanne lapurtarrak izango dituzte arerio. Altunaren bikote Beñat Lizaso 2019. urtean txapeldun izan zen eta iaz finala jokatu zuen.