- Aintzane Sarobe: 200 m. bizkar proba, 2:27,47.
- Nora Imaz: 100 m. lau estiloak proba, 1:12,66.
- Saioa Elola: 400 m. libre proba, 5:03,87 eta 200 m. libre proba, 2:27,08.
- Iker Gorostegui: 50 m. tximeleta proba, 33,54.
- Iker Gandia: 200 m. libre proba, 2:21,28 eta 100 m. lau estilo proba, 1:14,56.
- Jon Pelayo: 200 m. bular proba, 3:05,01.
- Miren Sarobe: 50 m. eta 100 m. libre probak, 33,11 eta 1:08,47, hurrenez hurren; 50 m. tximeleta proba, 39,87 eta 200 m. lau estilo proba, 2:54,81.
- Nahia Goneaga: 50 m. eta 100 m. tximeleta probak, 39,39 eta 1:26,55, hurrenez hurren; 200 m. lau estilo proba, 2:54,49 eta 400 m. lau estilo proba, 6:10,19.
Europako txapelketa
Nahia Zudairek ere denboraldi berriko lehen txapelketa izango du. Txapelketa garrantzitsua izango da gainera, 2020 urteko Igeriketa Egokituko WPS Europako Txapelketa. Irakurleak txapelketako edizioan akatsa egon daitekeela uste arren, pandemia zela eta, 2020 urteko edizioa atzeratu eta aurtengo maiatzean egitea erabaki zuen Europako federazioak. Beraz, igandetik maiatzaren 22ra, Buruntzaldea IKTko igerilariak Madeirako Funchal hirian, Portugalen antolatu den lehian parte hartuko du.
Espainiako Selekzioaren izenean Zudaire lau probatan lehiatuko da: maiatzaren 16an, 400 m. libre proba; maiatzaren 18an, 100 m. tximeleta proba; maiatzaren 19an, 100 m. libre proba eta azkenik, maiatzaren 21ean, 200 m. lau estilo proba.