Nafarroako erresumako inbasioaz, larunbat honetan, Mercero aretoan

Txintxarri Aldizkaria 2021ko mai. 13a, 10:21
IƱaki Lopez de Luzuriaga, idatzi duen liburua eskuetan duela. Argazkia: Gorka Rubio.

Iñaki Lopez de Luzuriaga historialari lasarteoriatarrak 'Nafarroako Erresumaren Inbasioa (1199-1200)' liburua aurkeztuko du maiatzaren 15ean, larunbatarekin, Antonio Mercero gunean, 12:00etan. Nabarraldek argitaratu du lana, eta ekitaldia ere antolatu du. Nafarroako une historiko lazgarrienetako bati heldu dio Lopez de Luzuriagak: itsasorako aterabide zuen lurraldea Gaztelarren aurka galdu zuenekoa.

Nabarralderen web-orrian idazleari egindako elkarrizketa