Ostadar Boleibol taldeak Fortuna B garaitu zuen

Txintxarri Aldizkaria 2021eko maiatzaren 13a

Ostadar eta Fortuna B taldeek neurketa berdindua jokatu zuten.

Maiatzaren 8an, Ostadar SKT eta Fortuna Bren aurkako neurketa izan zen Maialen Chourraut kiroldegian. Asier Acuriolak prestatzen duen taldeak hiru setetan erabaki zuen partida. Lehenean 25-13 gailendu bazen ere, bigarren eta hirugarren zatietan gehiago borrokatu behar izan zuen talde urdin-beltzak; 25-21 eta 25-19. Garaipeneko puntuei esker, sailkapeneko lehen postuetan mantentzen da taldea Fortuna A eta Aldapeta Mariarekin 12 puntura berdinduta.