III. Mendi Festak badu data, irailaren 26a

Txintxarri Aldizkaria 2021eko maiatzaren 13a

II. Mendi Festako partea-hartzaileak Buruntza mendira igotzen.

LOTME elkarteak irailaren 26an antolatuko du III. Mendi Festa. Lasarte-Oriako mendi inguruez gozatzeko hitzordu berezian oinez edo korrika hiru ibilbide egiteko aukera izango da aurten. Ibilbide luzeak 30 km eta 1.600 metroko garaiera positiboa izango ditu. Motzean, berriz, 13,5 kilometro eta 650 metroko garaiera positiboari egingo dioite aurre parte-hartzaileek. Azkenik, II. edizioan COVID-19 neurriak zirela eta bertan behera geratutako Ttipi-Ttapa ibilbidea berreskuratu dute antolatzaileek. 8 kilometrotako ibilbide honek ez du ia zailtasunik, 350 metroko garaiera positiboa eta  familiek egiteko modukoa da. Ekainaren 1ean irekiko da izena ematea www.kronoak.com orrialdean eta plazak mugatuak izango dira.