Alex Callak zuzentzen duen taldeak 10. minutuan hautsi zuen husnako berdinketa. Añorgak, ordea, ez zuen amore eman eta 25. minutuan, banako berdinketa lortu zuen. Atsedenaldira arte, bi taldeak markagiluan aurreratzea bilatu zuten baina ez zen posible izan.
Bigarren zatian, Añorga indartsu hasi zen erasoan eta Ostadarrek ongi eutsi zion. Tamalez, 82. minutuen 2 eta 1akoa etorri zen eta partida bukatzear zegoela, hirugarrena egin zuen arerioak.
Liga erregularra amaituta, talde urdin-beltzak I. Multzoko zazpigarren postua eskuratu du. Hori dela eta, igoera edo txapeldunen faseko postuetatik urruti geratu da.
Ez zen hau asteburuko porrot bakarra izan. Ostadar SKT eta Texas Lasartearrako taldeek ez zuten astebururik onena izan eta gehienek euren partidak galdu zituzten. Ostadar SKTko I. jubenil taldeek eta I. kadete mailako B taldeak izan ezik, euren partidak atzeratuak izan baitziren.
Emaitzak hauek izan ziren: I. Erregionala, Antigua Luberri 3 - Ostadar 1; Kadeteen Ohorezko maila, Antiguoko 1 - Ostadar 0: I. Kadetea, Ostadar A 2 - Urnieta B 3 eta Texas Lasartearra 2 - Hernani 3.