Ostadar Inklusioko kideak Espainiako, zein Euskadiko txapelketako podiumean

Txintxarri Aldizkaria 2021eko maiatzaren 12a

Xuban Santin, Bocciako Espainiako txapelketako podiumean. Arg: Ostadar Inklusioa

Ostadar SKT kirol elkarteko kirol egokitu eta inklusiboko taldeko kideak pixkanaka txapelketetan murgiltzen hasi dira. Taldeko kideentzat "entrenatze hutsa zaila" den arren, emaitza onak lortzen ari dira

Bigarren postua eskuratu zuen Xuban Santinek Espainiako gazteen Boccia txapelketan.Apirilaren 24 eta 25ean, Madrilen lehiatu zen gaztea eta BC1 mailako finalera iritsi zen. Honetan, ezin izan zuen Francisco Bautista valentziarra garaitu.

Basaurin, maiatzaren 2an jokatu zen Euskadiko atletismo egokituko txapelketan, berriz, Ane Asensiok eta Diana Benedictok podiumera igotzea lortu zuten.

Asensio 100 m. eta 200 m. gurpildun aulkiko proban garaile izan zen; Benedictok, berriz, zilarrezko domina jantzi zuen 800 m. lasterketan.

Ane Asensio (ezkerreko argazkia) eta Diana Benedicto (eskuineko argazkia) Euskadiko txapelketan lortutako dominekin. Arg.: Ostadar Inklusioa.