LOKE gimnastika saileko kideek Amateur txapelketari hasiera emango diote

Txintxarri Aldizkaria 2021eko maiatzaren 11

LOKEko gimnastak 2018-2019 ikasturte amaierako erakustaldian.

Duela aste batzuk Gipuzkoako Federakuntzak on line bidezko txapelketa izango zela igarri bazuen ere, azkenean Amateur txapelketa presentziala izango da. LOKE gimnastikako saileko kideak bakarka eta taldeka lehiatuko dira

Maiatzaren 16an, igandearekin Tolosako Uzturpe pilotalekuan Gipuzkoako federatu mailako gimnastak Amateur txapelketan bilduko dira. 

Bakarkako, zein taldekako lehiaketa izango da eta LOKEk bietan parte hartuko du:

Bakarkako lehiaketa

  • Garazi Gomez Senior A.
  • Paula Martinez Senior B.
  • Maitane Arroyo Jubenil A.
  • Miren Prieto Jubenil A.
  • Ambar Rodriguez Jubenil B.
  • Aitana Molano Kadete B.
  • Maria Polina Kadete B.
  • Erika Tejero Kadete B.
  • Iraia Berasarte Kadete B.

Taldekako lehiaketa

Kadete B maila

  • LOKE 1 taldea
  • LOKE 2 taldea

Lehiaketan ez da ikuslerik izango eta protokolo zorrotza jarraituko dute lehiatzeko. Horregatik, goiz eta arratsaldean saioak izango dituzte.

LOKEko gimnastentzat pandemia garaiko lehen lehiaketa izango da, beraz, indarrak neurtu eta arerioen maila ikusteko balioko du jardunaldi honek.

Bestalde, eskolarteko Topaketa sarean izango denez, LOKEko gimnastek maiatzaren 22an euren lanak grabatuko dituztela jakitera eman du taldeak. Ostean, Federazioari igarriko dizkiete.