Prozesuan parte hartu nahi dutenek hainbat modutan egin dezakete. Adibidez, www.lasarte-oria.eus web-orritik deskargatu dezakete galdetegia, bete, eta udaletxeko erregistroan entregatu. Horretarako, 943 37 60 55 telefonoan hitzordua hartu beharko dute. Tramitea presentzialki egin nahi edo ezin duten lasarteoriatarrek aukera dute telematikoki egiteko: B@kq, Izenpe, NAN elektronikoa edo antzeko identifikazio elektronikoren bat erabili, eta udalaren atari digitalera igo beharko dute galdetegia.