Aurtengo San Pedro Jaiak ere bertan behera utzi ditu Udalak

Txintxarri Aldizkaria 2021eko maiatzaren 10a

Lasarte-Oriako Udalak ohar bidez jakinarazi berri duenez, bertan behera utzi ditu 2021eko San Pedro Jaiak, horiek "normaltasunez" ospatzeko modurik ez dagoelako, COVID-19ak eragindako egoeraren ondorioz. "Herria biziberritzeko beharraz" jabe dela adierazi du erakundeak, eta ekainean eta uztailean zehar egingo diren jardueren programa prestatzen ari dela Festen batzordea.

Udalak aurreratu duenez, ekaineko eta uztaileko programazioan "era askotako ikuskizunak" sartuko dituzte: kontzertuak, bakarrizketak, kale-antzerkiak, eta abar. Adin-tarte guztietako herritarrentzako jarduerak antolatuko dituzte. "Osasun- eta segurtasun-neurri guztiak zainduko ditugu, eta oso kontuan izango dugu unean-unean zer nolakoa den Lasarte-Oriako egoera epidemiologikoa".