COVID-19

Muga gutxiago igandetik aurrera

Txintxarri Aldizkaria 2021ko mai. 7a, 19:30

EAEko Auzitegi Nagusiak eguerdian ebatzi du Alarma Egoera amaituta, Eusko Jaurlaritzak ez duela itxiera perimetrala edo etxeratze agindua ezartzeko eskumenik izango. Halaber, zenbait egoeratan izan ezik, bilerak mugatzerik ere ez du. Hortaz, igandetik aurrera, indarrean dauden neurrietako batzuk bertan behera geldituko dira.

LABIko Aholku Batzordearen bilera amaituta, Iñigo Urkullu lehendakariak igandean indarrean sartuko diren neurrien berri eman du. Pandemiaren egungo hedatzea eta ospitaleen egoera zaila dela eta, esku hartzerik ez duen esparru horietan erantzukizunez jokatzeko eskatu die agintariak herritarrei. Hala, 23:00etatik 06:00etara bitartean mugikortasuna muga dezatela eta lau lagun baino gehiagoko bilkurarik ez egiteko eskatu die. 

- Mugikortasuna: Bertan behera geratzen dira itxiera perimetralak eta etxeratze agindua. 

- Bilerak. Bertan behera geratzen da pertsonak elkartzeko muga, ostalaritzan eta kirolean izan ezik. 

- Ordutegiak: 22:00etan establezimenduak itxi eta kultur, gizarte nahiz merkataritza jarduerak amaitu.

- Merkataritza edukiera:

  • 150m2 baino gehiagoko establezimenduetan: %40
  • 150m2 arte: %60
  • Azoka txikietan, baimendutako postuen %50.

- Ostalaritza:

  • Itxiera 22:00etan.
  • Barneko edukiera %50. Debekatuta dago barran edo zutik kontsumitzea.
  • Mahai bakoitzean, gehienez, lau pertsona.
  • Nahitaezkoa da musukoa erabiltzea irensteko unean izan ezik. 

- Txokoak. Elkarte gastronomikoak, lonjak eta antzekoak itxita daude. 

- Gaueko aisia. Itxita jarraituko dute. 

- Joko lokalak. Itxiera 22:00etan eta %50eko edukiera.

- Kultu lekuak:

  • %35eko edukiera.
  • Beilatoki eta ehorzketetei dagokienez, atari zabalean, gehienez 30 pertsona, eta leku itxietan, gehienez, sei. 

- Musika eta ahots jarduera. Osasun Publikoaren Zuzendaritzaren gidalerroak betetzen dituen protokoloa beharko dute. 

- Kirol instalazioak:

  • %50eko edukiera.
  • Aldageletan, %35.
  • Ikuslerik ez kirol ekitaldietan.

- Kirola egitea: 

  • Atari zabalean edo barnealdean, gehienez, sei laguneko taldean. 
  • Eskola kirola entrenamenduan eta aldagelarik gabe. 
  • Musukoa nahitaez erabili behar da, lehiaketetan eta atari zabalean egiten den jarduera fisiko bizietan izan ezik. 

Dekretuak, halaber, udako jardueren erregulazioa prestatzera bideratutako zenbait neurri jaso ditu, hala nola, hondartzei, igerilekuei, kirol probei edo aisialdi jarduerei eragiten dietenak. 

Erlazionatuak