Makina berrituak, kiroldegiko muskulazio gelan

Txintxarri Aldizkaria 2021ko mai. 7a, 15:00
Arg.: Lasarte-Oriako Udala

Lasarte-Oriako Udalak Maialen Chourraut kiroldegiko muskulazio-gelako makinak berritu ditu. Arku pole anitzaren ordez hiru makina berri daude erabiltzaileen eskura: multicrossover polea dual doigarri bat eta polea dual altu-baxuko bi makina. Horrez gain, haltera sorta berri bat ere erosi du kirol zerbitzuak eta makina batzuen babes barrubigunak berritu dira. Hori guztia, Bargin SL enpresak hornitu du 11.962,37 euroko kostuarekin. Era berean, gelaren pintaketa udan egingo dela aurreartu du udalak, zehazki kiroldegiaren geldialdi teknikoan.