Beterri-Buruntzako sei udalerrietan 18 kasu atzeman dituzte ostegunean: sei, Usurbilen; launa, Hernanin eta Astigarragan; hiru, Lasarte-Orian; eta bat, Urnietan. Urnieta eremu gorritik irten da, duela egun batzuk Andoainek egin bezala. Gainerako lau udalerriak nahiko urruti daude, 600etik gorako iintzidentzia tasa baitute.
Euskal Autonomia Erkidegoari dagokionez, atzo, 9.326 proba diagnostiko egin zituzten eta haietako 619 positiboak izan ziren. Lurraldeka, kutsatze berrien banaketa honakoa da: 222 atzeman dituzte Gipuzkoan; 321, Bizkaian; eta 70, Araban. Gainerako seiak EAEtik kanpo bizi dira.
Ostegunean, COVID-19ak eragindako 66 lagun ospitaleratu zituzten Osakidetzako erietxeetan eta 173 gaixo daude ZIUetan. Egoera txarra bada ere, gutxika hobera egiten ari da. 400 gaixo ospitaleratuta zeuden atzo, duela astebete baino 104 gutxiago.