Axier Arteagak jokoan du Buruz buruko txapelketako parte-hartzea

Txintxarri Aldizkaria 2021ko mai. 7a, 13:30
Axier Arteaga, Artega II.a, artxiboko irudian partida jokatzen.

Gaur, 22:00etan, Axier Arteaga, Arteaga II.ak, eta Iñaki Artolak Baiko enpresak antolatutako Buruz buruko txapelketako sailkapen partida jokatuko dute, Zallako Mimetiz pilotalekuan. Irabazleak maiatzaren 16an hasiko den Buruz Buruko EPEL 2021 txapelketan parte hartuko du Baiko enpresak iragarritako beste bost pilotariekin batera: Jaka, Urrutikoetxea, Agirre, Bengoetxea VI.a eta Peña II.a. Arteaga II.ak bikotekako promozio txapelketa jokatu du azkenekoz. Ezker eskuan arazoak izan ditu lehiaketan zehar eta otsailean Txintxarri aldizkariari eskainitako adierazpenetan txapelketarako puntuan egotea espero zuen.